Martxa honek 9kak osatzeko gutxienezko baldintza fisikoak dituen publiko guztiari zuzenduta dago. Taxoar mendilerroa ezagutzeko helburuarekin, era familiarrean eta siur , bide osoan zehar antolatzaileak egongo baitira baita martxaren hasiera eta bukaeran ere.

Martxaren hasiera goizeko 9etan izango da, Noaingo udal plazatik abiaturik Kale Realerantz. Aireportu zeharkalea hartuko dugu erretondaraino eta bertan GR-220a hartuko dugu ur biltegietarantz “kiribila”barne.Mendilerroan zehar jarraituko dugu 2 aranetako paisaiaz gozatzeko aukera dugun bitartean. Hegoaldean Elortzibar eta Iparraldean Aranguren Ibarra izanda, eta horrela punturik altuenetaraino ailegatuko gara, Taxoarreko punto geodesikoa alegia,671metroetan dagoena. Hemendik inguruan dauden mendiak ikusteko aukera paregabekoa izanen dugu, Larramendi, Erreniega, Alaitz….esate baterako.Bertako anoa postu honetatik trailen parte hartzen duten korrikalariak animatu ahal izango ditugu.

Berriro abiatuko gara iparrerantz, Aranguren Ibarra alderantz ,berriro ere Naingo ur biltegietara ailegatzeko, hemengo bide ez ohikoenetatik, eta adi ibiliko gara helmugarantz doazen korrikalariak ez oztopatzeko bueltan.

Berriro aireportu zeharkalera abiatuko gara sentzumen parkerantz eta azkenik udalplazan bukatuko dugu. Bertan antolatutako festaz gozatu ahal izango dugu, non Dj-ak, Draveten aldeko pintxo pote.

Deskarga ezazu ibilbidearen trak- a hemen.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR