Hurrengo irailaren 3an, Noainen, gaixotasun arraroa den Dravet sindromearen aldeko lasterka burutuko da.Gaixotasun epileptiko hau sendatzen duen botika aurkitzeko ari da lanean buru belarri Noain herria. Hona hemen lasterkaren azalpena, perfila eta trak-a.

Noaingo udal plazatik aterako gara, eta lehenengo 800m-etan herria eta autopista zeharkatuko dugu “kiribila”-tik Taxoar mendilerrora ailegatzeko. Lehendabiziko metroak asfalto eta pista zabaletik doaz, multzoak saiesteko asmoz . Ur biltegiak pasata ezkerrean dagoen bidexka estutik jaitsiko gara suebakian utziko gaituena.(km. 2).

Hemendik igota (300mt) beste mendialdera abiatuko gara eta pistatik jaitsiera baten ondoren ezkerreko igoera hartuko dugu Taxoar mendiserra goraino doana(4,200 km). Baso-pista (1,5 km)eta bidexkaz osaturik. Zatirik ederrena dugu aurretik, GR 220 zeharkatzen duen bidexka, iruñaherria inguratzen duen bide luzea eta Taxoarretik mendixkareino doana (8,500km). Bide honetan zehar ikaragarrizko paisaiaz gozatu ahal izango dugu Iruñerria eta Arangurengo ibarraz alde batetik eta Elortzibar eta Elomendi itzela bestetik, korrikalarien gustokoa izango dena. Andrikaingo mendixkara ailegatzean eskaerralderuntz joko dugu Labianora doan pistatik kilometro batez ezkerraldean dagoen 750 metroko suebakia hartzeko (eguneko bigarrena). Hau utzita azkenengo igoerari aurre egin baino lehen azkenengo jaitsiera izango dugu (1,2km) gogorra baina ederra izango dena. 400 metro eskasean 100 metroko desnivela gaindituko dugu berriro mediserrara ailegatzeko (ehiztarien etxalde inguruan). (12km).

Hemndik abiatuta berriro bidexkari helduko diogu Taxoar mendi tontorretik pasatzeko (14km). Hemendik aurrera Taxoarrera igotzen dena pistatik 4km izango dugu, non abiadura azkarrez jaitsi daiteke.Bukatzeko Noaingo sentsumen parke inguratuko dugu helmugara ailegatzeko. Bertan korrikalariak poltsa jasoko dute eta berrindartuko dira bertan Dravett gaixotasuna ezagutarazteko izango diren ekintzataz gozatzeko.

Hemen duzu ibilbidearen track-a.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR